markatze-lengoaia
- 1. Inform.
Dokumentu edo objektu baten edukia eta egitura kudeatzeko sintaxia edo arau-multzoa. Markatze-lengoaien bidez, testu baten atalak eta atal horien izaera zehatz daitezke, edo testuaren atalak bistaratzeko formatua, estiloa eta abar.ezarri. Horretarako, testua elementutan antolatzen da, eta elementu bakoitza etiketatu egiten da, zer den eta zein atributu dituen zehazteko. Markatze-lengoaia ezagunenak SGML, XML eta HTML dira. SGML eta XML, teknikoki, metalengoaiak direla, berorietan oinarrituz marka-lengoaia desberdinak definitzeko aukera ematen baitute; HTML, aldiz, SGMLtik eratorritako lengoaia bat da, testuak markatzeko etiketa jakin batzuk definitu eta eskaintzen dituena.