gauge teoria

1. Fis.

Eremu-teoria mota, non eremuak eta potentzialak simetria-talde (gauge talde) baten bidez deskribatzen baitira. Eremu-aldagaien transformazio-multzo bat dago (gauge transformazioak), eremu kuantikoaren egoera fisikoa aldatzen ez duena. Baldintza hori gauge inbariantza da, eta simetria ematen dio teoriari. Gauge teoria abeldarra izan daiteke (esaterako, horrelakoa da elektrodinamika kuantikoa), edo ez-abeldarra (Yang-Mills teoriak, interakzio elektroahularen teorian eta kromodinamika kuantikoan erabili direnak).