materia endekatu

1. Fis.

Dentsitate handiko materia, non presioa partikulak elkarrengana biltzeko muga jartzen duen Pauliren esklusio-printzipioari zor zaion. Printzipio horren arabera, bi fermioi ezin dira aldi berean egoera kuantiko berean izan. Partikulak gehiago trinkotzeak eskatzen du batzuk energia-maila altuagoko egoera kuantikoetara igarotzea; horrek konpresioari kontra egiten dio, eta sistema gehiago trinkotzetik eta kolapsatzetik begiratu. Materia endekatua zenbait astrotan gertatzen da; esaterako, elektroizko materia endekatua izar zurietan, edo neutroizkoa neutroi-izarretan.