egoera-gainezarpen

1. Fis.

Mekanika kuantikoan, sistema baten egoera zenbait egoeraren konbinazio lineala izatea. Gainezarpen lineal kuantikoaren printzipioak dio sistema bat bi egoeratan izan badaiteke, posible dela bi egoera horien konbinazio lineala den beste egoera batean izatea, non egoera bakoitzak konbinazioan duen pisua zenbaki konplexuen bidez adierazten den. Gainezarpenaren interpretazioa da sistema, behaketa egin aurretik, bi egoera 'gainezarri' horietan aldi berean dagoela; behaketa egiten denean, sistemak egoera horietako batera 'jauzi' egiten du (fenomeno horri uhin-funtzioaren kolapsoa deritzo).