orbital hibrido

1. Kim.

Atomo bereko bi orbitalen edo gehiagoren arteko konbinazioz sortzen den orbital atomikoa. Hibridazio-prozesuan parte hartzen duten orbital atomiko puru adina orbital hibrido sortzen da. Uhin-funtzio endekatuen edozein konbinazio lineal eginez lortzen dira, eta oso erabilgarriak dira molekula konplexuen estereokimika azaltzeko. Orbital hibrido arruntenak sp, sp2 eta sp3 dira, eta bakoitzari geometria jakin bat dagokio.