oinarrizko elkarrekintza

1. Fis.
sin. oinarrizko interakzio, oinarrizko indar

Oinarrizko partikulen artean gertatzen den interakzioa. Eskuarki, oinarrizko lau interakzio bereizten dira gaur egun: a) grabitatorioa; b) elektromagnetikoa; c) bortitza; eta d) ahula. Dena den, interakzio elektromagnetikoaren eta ahularen eremu-teoria bateratua garatu da, eta biak interakzio elektroahulean bildu dira. Interakzio elektroahula eta bortitza eredu estandarra izenekoan kontsideratuta daude, baina ez da lortu horiek eremu-teoria bakarrean bateratzea.