hidrogeno fluoruro

1. Kim.

HF formulako konposatua, molekulak elkar ditzakeena (adibidez, H2F2) kondizioen arabera. Likidoa edo gas kolorge, toxiko, narritagarri eta korrosiboa da; oso disolbagarria uretan, eta, hala, sortzen du azido fluorhidrikoa. Besteak beste, katalizatzaile gisa erabiltzen da erreakzio organiko eta ez-organikoetan, eta erreaktibo gisa uranioaren metalurgian. Fluorraren iturri industrial nagusia da.