sistema termodinamiko

1. Fis.

Unibertso parte den zatia, bere ingurunetik bereizita kontuan hartzen dena, eta bere barne-egoeraren araberakoak bakarrik diren egoera-aldagai termodinamikoen bidez deskriba daitekeena. Sistema ingurunetik bereizten duen azalari pareta deritzo. Sistema termodinamikoak irekiak izan daitezke (ingurunearekin materia- eta energia-trukea dutenak), itxiak (energia-trukea baino ez dutenak) eta isolatuak (inolako trukerik ez dutenak).