Chandrasekharren muga
- 1. Astron.
Nano zuri batek, elektroi-gas endekatuaren presioari esker, kolapso grabitatorioari eusteko izan dezakeen masa maximoa. 1,4 ME inguruko balioa du. Hori baino masa handiagoa duten objektuak areago uzkurtzen dira, eta neutroi-izar edo zulo beltz bihurtu.