azpiizar
- 1. Astron.
- sin. objektu subestelar
Izarra izateko behar adinako masa ez duten astroen izen generikoa; esaterako nano marroiak edo Jupiter moduko planeta erraldoiak. Astroaren gunean fusio-erreakzioak hasi eta manten daitezen, hau da, izar izan dadin, astroaren masak 0,08 ME-ren muga gainditu behar du.