prozesu kimiko

1. Kim.

Lehengaiak produktu bihurtzen dituen eragiketa-multzoa.

Prozesu kimiko baten oinarrizko eskema
Prozesu kimiko baten oinarrizko eskema

1. Kim.
Lehengaiak produktu bihurtzen dituen eragiketa-multzoa.

Prozesu kimikoa Edit

Egilea: Maria Jesus Barandiaran

PROZESU KIMIKOA

Prozesu kimiko batean, hiru urrats bereizi ohi dira: lehenik, lehengaiak egokitzea edo garbitzea, eragiketa fisikoen bidez; bigarrenik, erreakzio kimikoa; eta, hirugarrenik, lortutako produktua bereiztea azpiproduktuetatik eta erreakzionatu gabeko lehengaietatik, eragiketa fisikoak erabiliz. Era berean, azpiproduktuak erabilgarriak izango diren beste produktuetan transforma daitezke. Erreakzionatu gabeko lehengaiak birziklatu egiten dira.

grafikoak1

Prozesu kimiko baten oinarrizko eskema

Prozesu kimiko berri bat diseinatzean, hainbat faktore hartu behar dira kontuan. Horien artean, kostu ekonomikoa da nagusietakoa, produkzio industrialak errentagarria izan behar baitu. Horretarako, halabeharrezkoa da lehengai egokiak eta eragiketa fisikoen eta erreaktore kimikoaren lan-kondizio onenak aukeratzea. Alabaina, gaur egun gizarteak ingurumenarekiko duen kontzientziazioa dela eta ezartzen ari diren legedi zorrotzak direla medio, etorkizuneko erronka izango da prozesuak izango duen ingurumen-inpaktua murriztea, bai erregai eta teknologia garbiagoak erabiliz, prozesuak optimizatuz, lehengaien iturriak zabalduz eta baliabide berriztagarriak erabiliz.