soinu-potentziaren maila

1. Fis.

Giza belarriak soinu-potentzia nola hautematen duen neurtzeko parametroa. Soinu-potentzia baten eta entzumen-atalasen erreferentziatzat hartzen den 10-12 W-eko soinu-potentziaren arteko erlazioaren maila adierazten duen zenbakia. Dezibeletan adierazia, soinu-potentziaren eta erreferentziazko soinu-potentziaren arteko zatiduraren logaritmo hamartarra bider hamar. Parametro hori neurtzeko, berez, bel unitatea erabili behar litzateke, baina oso unitate handia denez, haren azpimultiploa, dezibela, erabiltzen da. Horregatik, 10ez biderkatu behar da logaritmoa.