uhal lau

1. Teknol. Mek.

Sekzio angeluzuzeneko uhala. Uhal lauak egiteko materialik erabilienak larrua, kotoia eta nylona dira. Larruzkoak 4-6 mm-ko lodierakoak izaten dira; uhal lodiagoak egiteko, larruzko bi edo hiru geruza elkartzen dira itsasgarriak erabiliz. Kotoizkoak edo nylonezkoak ere zenbait geruzaz osatuta egoten dira, eta kautxuz edo plastikoz estali ohi dira babesteko eta iraupena luzatzeko.