torloju-azkoin mekanismo
- 1. Teknol. Mek.
Higidura aldatzeko mekanismoa. Oro har, biraketa-higidura higidura lineal bihurtzeko erabiltzen da. Torloju bat da, eta, biratzean, hartan finkatuta dagoen azkoinaren desplazamendu lineala eragiten du. Adibidez, tornuziletan erabiltzen da: tornuzilaren baraila higikorra atzera edo aurrera higiarazteko, torlojua birarazi behar da.