engranaje koniko
- 1. Teknol. Mek.
Kono-enbor formako bi gurpil horzdunek osatutako engranajea. Gurpilen biraketa-ardatzek elkar ebakitzen dute. Engranaje konikoen bidez, elkar ebakitzen duten bi ardatzen artean transmiti daiteke higidura, osatzen duten angelua edozein dela ere. Zuzenak, helikoidalak edo hipoideak izan daitezke.