biela-biradera

1. Teknol. Mek.
sin. biela-biradera mekanismo

Errotazio-higidura atzera-aurrerako higidura edo atzera-aurrerako higidura biraketa-higidura bihurtzeko mekanismoa. Bielaren mutur bat atzera-aurrerako higidura duen elementuari lotua dago, eta, bestea, biraderari. Adibidez, barne-errekuntzako motorretan, biela-biradera mekanismoaren bidez pistoien atzera-aurrerako mugimendua birabarkiaren biraketa-higidura bihurtzen da.