azal-zimurtasun
- 1. Teknol. Mek.
Material baten azaleko ehunduran ageri diren irregulartasun xeheen multzoa. Material edo pieza bat ekoizteko prozesuan sortutakoak deskribatzeko erabili ohi da, hala nola erreminten sorbatzek eta harri urratzaileek materialean eragindako ildo ñimiñoak. Ildoen sakonera da zimurtasuna definitzen duen magnitude nagusia, eta mikrometrotan neurtzen da.