konprimagarritasun-modulu

1. Fis.

Ezarritako presioaren eta eragindako bolumen-deformazioaren arteko erlazioa, presioa gorputzaren alde guztietan modu uniformean ezartzen denean. Konpresio uniformea ezartzen zaionean material batek muga elastikoen barnean konprimatzeko duen erresistentziaren neurria adierazten du, hau da, presioa zenbat handitu behar den bolumen-txikiagotze jakin bat lortzeko. Konprimagarritasun-koefizientearen alderantzizkoa da.