indukzio-sorgailu

1. Teknol. Elektr.
sin. sorgailu asinkrono

Korronte alternoko sorgailua, zeinean errotorearen batez besteko biratze-abiadura eta lineako korronte elektrikoaren maiztasuna ez baitira proportzionalak. Alternadore gisa lan egiten duen indukzio-makina da.

1. Teknol. Elektr.
Korronte alternoko sorgailua, zeinean errotorearen batez besteko biratze-abiadura eta lineako korronte elektrikoaren maiztasuna ez baitira proportzionalak. Alternadore gisa lan egiten duen indukzio-makina da.

Sorgailu asinkronoa Edit

Egilea: Elhuyar

SORGAILU ASINKRONOA

Berez, indukzio-motorra bezalakoa da. Izan ere, indukzio-motorrak sorgailu gisa lan egiten du sinkronismo-abiaduraren gainetik biraraziz gero. Sare elektrikora konektatuta dagoen indukzio-motor trifasikoa, kanpotik eraginda sinkronismo-abiadura gainditzera behartuz gero, aldatu egingo da errotorearen desplazamendu erlatiboaren noranzkoa estatoreko eremu magnetiko birakariarekiko, eta, beraz, desplazamendu erlatibo horren aurka jotzeko, elkarrekintza elektromagnetikoa ere noranzkoz aldatuko da. Makinak ez du energia elektrikoa xurgatuko saretik; aitzitik, ardatzean potentzia mekanikoa xurgatu eta potentzia elektriko bihurtuko du estatorean. Sorgailu bihurtuta, sareari energia emango dio. Zenbat eta abiadura handiagoan biratu, hainbat eta potentzia gehiago emango dio sareari. Alabaina, makina horrek ezin du bere kasa sortu fluxu magnetikoa ezartzeko behar den korronte magnetizatzailea; horren ondorioz, saretik hartzen du korronte erreaktiboa. Horrek esan nahi du sorgailu asinkronoak ezin duela berak bakarrik elektrizitate-sarea elikatu; sorgailu sinkrono batekin edo elektrizitate-sare batekin paraleloan konektatuta egon behar du, eta potentzia-faktore txarra du. Baina sorgailu asinkronoak ez du zirkuitu magnetizatzailerik behar; beraz, sinkronoa baino merkeagoa da. Eta abiadura-kontrol zorrotzik ere behar ez duenez, oso erraz kontrola daiteke. Hori dela eta, sare elektriko nagusietara konektatuta dauden zentral hidroelektriko automatiko txikietan erabiltzen dira. Eta haize-sorgailu gehienek ere sorgailu asinkronoa baliatzen dute.