geometria hiperboliko

1. Mat.

Geometria ez-euklidearra, non, zuzen bat eta zuzenetik kanpo puntu bat emanik, puntutik zuzenaren infinitu paralelo pasatzen diren. Geometria hiperbolikoaren hainbat eredu daude: Poincaréren diskoaren eredua, Poincaréren planoerdiaren eredua, Klein-Beltramiren eredua...; azkenekoan planoko zirkulu irekia da espazioa eta lerro zuzentzat kordak hartzen dira. Geometria hiperbolikoan triangelu baten angeluen batura 180° edo π rad baino txikiagoa da.