sistema konjugatu
- 1. Kim.
Lotura bakunak eta anizkoitzak (bikoitzak edo hirukoitzak) txandakatuta dauzkan atomo-multzoa edo molekula organikoa. Esaterako, honelako egiturak dituztenak: -C=C-C=C-. Sistema konjugatu ziklikoetan, aromatikotasuna sortzen da.
Horrela txandakatuta dauden lotura anizkoitzei ere lotura konjugatu esan ohi zaie.