aurrizki bitar
- 1. Inform.
Informazio-unitate bati (esaterako, byteri) gehitzen zaion aurrizkia, delako unitatea 2ren berretura batez biderkatuta dagoela adierazteko. Esaterako, kilobyte, megabyte edo gigabyte unitateetako kilo-, mega- eta giga- aurrizkiak (eta dagozkien ikurrak: k, M eta G...).
- en binary preffix
- es prefijo binario
- fr préfixe binaire
- 1. Inform.
- Informazio-unitate bati (esaterako, byteri) gehitzen zaion aurrizkia, delako unitatea 2ren berretura batez biderkatuta dagoela adierazteko. Esaterako, kilobyte, megabyte edo gigabyte unitateetako kilo-, mega- eta giga- aurrizkiak (eta dagozkien ikurrak: k, M eta G...).
Aurrizki bitarrak Edit
Egilea: Agustin Arruabarrena
Konputagailuek prozesatzen duten informazio-kantitate txikienak, bit batek, bi balio baino ezin izan ditzake: 0 eta 1. Hori dela eta, konputagailuetan r = 2 oinarria erabiltzen da zenbakiak, testuak, irudiak, soinuak eta abar kodetzeko. n bitekin, 2n zenbaki, kode, helbide... adieraz daitezke; hona hemen 2ren lehen berreturak, n-ren arabera: 21 = 2, 22 = 4, 23 = 8... 28 = 256, 29 = 512, 210 = 1.024. Bit bat oso unitate txikia denez, ohikoa da 8 bit erabiltzea oinarrizko unitate gisa, byte bat, alegia.
Sistema metriko hamartarra erabiltzen denean, ordea, zenbatze-sistemaren oinarria 10 da, eta aurrizki berezi batzuk erabiltzen dira 10en berreturak adierazteko; esaterako, kilo (103 = 1.000), mega, (106 = 1.000.000) eta abar. Hortxe ditugu, adibidez, kilometroa, kilogramoa, megawatta eta abar. 2ren berreturak adierazteko aurrizkiak asmatu beharrean, kointzidentzia batez baliatu gara: 210 eta 103, 1.024 eta 1.000, alegia, oso zenbaki hurbilak dira. Ondorioz, informazio-kantitatea adierazi behar denean, kilo aurrizkia 210 = 1.024 adierazteko erabiltzen da. Gauza bera gertatzen da mega aurrizkiarekin; ohiko esanahia 106 (1.000.000, milioia) bada ere, informazio-kantitatea adierazten denean 220 (1.048.576) adierazten du.
Laburrean, hona hemen 2ren berretura erabilienen izenak eta balioak:
Adibidez, 2009ko konputagailuetan, memoria nagusia 2 – 8 gigabytekoa da.
Aurrizki horien erabilera salbuespena da, eta informazio-kantitatea (batik bat, memoriaren edukiera) adierazteko bakarrik erabiltzen dira. Gainerako kasuetan, aurrizkiek 10en berreturak adierazten dituzte. Esaterako, transmisio-abiadura 1 MB/s bada, 1.000.000 bat byte transmititzen dira segundo batean. "Paradoxa" bat gertatzen da horrela: transmisio-abiadura 1 MB/s bada (106 byte/s), segundo bat baino zerbait gehiago behar da 1 MB (220 byte) transmititzeko, milioi bat byte baino gehiago transmititu behar direlako.
Hainbat gaizki-ulertze gertatu dira 2ren berreturen izenak direla eta; esaterako, 1,44 MBko disketeak, berez, 1.440 kilobytekoak ziren, hau da, 1.440 / 1.024 = 1,41 MBkoak! Bestalde, kudeatzen den informazio-kantitatea gero eta handiagoa denez, 10en eta 2ren berreturen arteko "distantzia" handiagoa da; esaterako, "kilo" baten kasuan, desberdintasuna % 2,4 da, baina, "tera" baten kasuan, desberdintasuna % 10 da. Arazo horiek direla eta, disko gogorren fabrikatzaileek alboan utzi dituzte dagoeneko 2ren berreturak, eta gaur egun ekoizten den 500 MBko disko gogor batek 500 × 106 byte gorde ditzake, ez 500 × 220. Beraz, memoria nagusiaren edukiera adierazteko bakarrik erabiltzen dira dagoeneko 2ren berreturak.
Izen berriak proposatu izan dira 2ren berreturetarako (International Electrotechnical Commission, 2000): kibi (1.024, Ki), mebi (1.0242, Mi) eta abar; hala ere, orain arte, behintzat, ez dute arrakasta handirik izan.