lau gurpileko trakzio
- 1. Autom.
- sin. osoko trakzio-sistema
Lau gurpilak higiarazleak diren, hau da, motorraren momentu eragilea lau gurpiletara transmititzen den trakzio-mota. Ibilgailuaren itsaspena handiagoa da, batik bat zoruaren izaera edo egoera zailak direnean (euria, elurra, hondarra...); aldiz, mekanika konplexuagoa da, eta ohiko kondizioetan ez du abantailarik (pisua, transmisioaren marruskadura eta erregai-kontsumoa handiagoak dira). Horregatik, trakzio osotik bi gurpileko trakziora aldatzeko sistema izaten dute horrelako ibilgailuek.