MacPherson esekidura

1. Autom.

Esekidura-sistema sinplea, merkea eta espazio gutxi behar duena, gurpil bakoitzean esekidura-zutabe independente bat eratzen duena. Motelgailua gurpil-abatzean giltzatua du, eta xasisak gurpilarekiko duen higidurak motelgailuaren ardatz perpendikularraren norabide bera du. Gehienetan, motelgailua malguki helikoidalak inguratuta egoten da. Motelgailuaren behealdea abatzean giltzatzen da, eta goialdea karrozerian. Abatzaren behealdean giltzatutako zeharkako beso baten eta egonkortzeko barra baten bidez lotzen zaio abatza xasisari (batzuetan, barraren ordez beste beso bat erabiltzen da, edo triangelu bat bi besoen ordez). Askotan, aurrealdeko esekiduran erabiltzen da, automobilaren gurpil eragileetan.