V erako motor
- 1. Autom.
- sin. V motor
V forma osatzen duten bi zilindro-ilara dituen motor-mota, behealdean birabarki bakarra izan ohi duena. Bi ilaren arteko angelua, eskuarki, 45-90° bitartekoa izaten da. 6 zilindro baino gehiagokoa izaten da eraginkorra, trinkoagoa delako eta birabarkia laburragoa izan daitekeelako; bestalde, lerro-motorrak espeka-ardatz bat badu, V erakoak bi ditu, eta, ondorioz, banaketa-mekanismoa konplexuagoa da.