juntura homozinetiko

1. Autom.

Ardatz eragileak eta eraginak paralelo mantenduta higidura transmititzeko mekanismoa. Paralelo mantentzen diren bi ardatzak lotzeko bi cardan giltzadura ditu, aipatutako bi ardatzen artekoak, mutur batean bana. Automobiletan ardatz eraginak gurpilari ematen dio higidura. Juntura homozinetikoari esker, automobilaren gurpilari motorraren higidura transmititu egiten zaio, erregularki transmititu ere, nahiz eta gurpila errepideko irregulartasunengatik gora eta behera ibili.