kataforesi

1. Autom.

Karrozeria korrosioaren kontra babesteko prozesu elektrokimikoa. Azido fosforikoaren deribatuak dituen bainu batean sartzen da xafla, eta gero tentsio positiboa ezartzen da lehenik, eta segidan negatiboa. Horrek eraginda, fosforo-partikulak jalki egiten dira xaflaren gainean.