continuumaren hipotesi
- 1. Mat.
Baldintza hauek betetzen dituen multzo infiniturik ez dagoela dioen hipotesia: zenbaki osoen multzo infinitu txikiaren kardinalitatearen () eta c zenbaki errealen multzo infinitu handi edo continuumaren kardinalitatearen () bitarteko kardinalitatea edukitzea. Sinbolikoki, hauxe dio hipotesiak: . Hipotesiaren arabera, zenbaki errealen c kardinala da infinitu zenbakigarria ez den kardinalik txikiena. Frogatu da hipotesia erabaki ezinezkoa dela; hau da, bai bera, bai bere ukapena, biak ala biak bateragarriak direla multzo-teoriaren axiomekin.