integrazio-konstante
- 1. Mat.
Integral mugagabeetan, ƒ-ren F jatorrizko funtzioari gehitzen zaion gai konstantea. Konstanteen deribatua zero denez, deribatzearen aurkako prozesuak, integratzekoak, hain zuzen, infinitu soluzio ditu berez. Horiek guztiak adierazten dira adierazpenean C ikurraz.