elektrobalbula
- 1. Teknol.
Elektroiman edo solenoide batez eragindako balbula. Solenoidea korronte elektrikoz elikatzen denean, itxi egiten du balbula (baldin eta irekita bazegoen) edo ireki egiten du (baldin eta itxita bazegoen). Fluido bat hodi batean barrena igarotzea urrutitik kontrolatzeko erabiltzen da. Oso erabiliak dira industrian, bai eta etxetresnetan ere, hala nola arropa- eta plater-garbigailuetan.