elektroi-kanoi

1. Elektron./Fis.

Katodo batek igorritako elektroiak azeleratzen eta sorta batean edo batzuetan bideratzen dituen gailua. Hainbat aplikaziotan erabiltzen dira, hala nola katodo-izpien hodietan, mikroskopio elektronikoetan edo partikula-azeleragailuetan. Elektroi-igorpenaren oinarria igorpen termoionikoa izan daiteke (katodoa harizpi bero bat da horrelakoetan), edo eremu-igorpena. Elektroi-sorta prozedura elektrostatikoz edo magnetikoz bidera daiteke.