banako eragiketa

1. Kim.

Industria-prozesu batean, oinarrizko eragiketa kimiko edo fisikoa.

1. Kim.
Industria-prozesu batean, oinarrizko eragiketa kimiko edo fisikoa.

Banako eragiketa Edit

Egilea: Maria Jesus Barandiaran

BANAKO ERAGIKETA

Prozesu kimikoa osatzen duen eta funtzio espezifiko bereizia duen etapa bakoitzari banako eragiketa deritzo. Eragiketa hauek sistematikoki errepikatzen dira prozesu kimiko batetik bestera, eta industriak edozein direlarik ere, oinarri zientifiko eta kalkulu-metodo berak dituzte. Osagaien ezaugarri fisikoak aldatzen dituzten eragiketak oinarrizko eragiketa fisikoak dira, adibidez, destilazioa, iragazketa, absortzioa... Aldaketa kimikoak, hau da, erreakzioak eragiten dituztenak, oinarrizko eragiketa kimikoak dira. Azken horiek, alabaina, erreakzio kimikoen ingeniaritza izeneko atalean aztertu ohi dira.

Oinarrizko eragiketa fisikoen artean, banaketa- eta nahaste-prozesuak dira garrantzitsuenak. Aldaketa-abiadura kontrolatzen duen mekanismoa kontuan hartuz, honela sailka daitezke:  masa-garraioan oinarritutako prozesuak, hala nola destilazioa, absortzioa, adsortzioa, erauzketa eta lixibiazioa. Bero-garraioan oinarritutakoak, lurrunketa eta kondentsazioa. Higidura-kantitatean oinarritutakoak, adibidez iragazketa, jalkiera eta zentrifugazioa.