fosforo gorri
- 1. Kim.
Fosforoaren forma alotropikoa, egitura makromolekular konplexukoa. P4 tetraedroetako bat apurtu egiten da, eta beste lotura bat sortzen du ondoko tetraedro batekin; hala, kate-itxura handiagoa duten egiturak sortzen ditu. Kristal gorri txikiz osatzen da. Fosforo zuria airerik gabe 250 °C-an berotuz lortzen da.