fosforo zuri

1. Kim.

Fosforoaren forma alotropikoa, P4 tetraedoz osatua. Sare hexagonalean antolatua izan daiteke (behe-tenperaturako beta fosforo zuria) edo sare kubikoan (goi-tenperaturako alfa fosforo zuria). Fosforo-lurrunak kondentsatuz lortzen da. Airean, berez suak hartzen du, eta bonba su-eragileak fabrikatzeko erabiltzen da. Ezko-itxura du eta pozoitsua da. Karbono disulfuroan eta eterrean disolbagarria da.