p balio
- 1. Estat.
Lagin bakoitzari dagokion probabilitatea, hipotesi nulua okertzat joz gero zein den ustea okerra izateko arriskua. p balioa handia ala txikia den erabakitzeko, esangura-mailarekin (alfa mailarekin) alderatzen da. Handiagoa bada, hipotesi nulua ez da ukatu behar; txikiagoa bada, aldiz, ukatu egiten da, eta ordezko hipotesia onartzen da (hipotesi alternatiboa).