erreaktore ez-jarraitu

1. Kim.

Erreaktore kimikoa, non erreaktiboak sartu eta nahastu egiten diren eta, denbora jakin batez erreakzionatzen utzi ondoren, lortutako nahasketa ateratzen den. Eragiketa ez da egonkorra, eta nahasketaren konposizioa aldatu egiten da denboran zehar; hala ere, erreaktorearen funtzionamendua idealtzat joz gero, nahasketa uniformea da uneoro erreaktorearen puntu guztietan.