oomikoto

1. Biol.

Flagelo biko zoosporak dituen eta ugaltze-gorputzik ez duen onddoen antzeko izakia. Iraganean Fungi erreinu barneko taldea osatzen bazuten ere, gaur egun ez dira onddotzat hartzen; ebolutiboki alga marroietatik hurbilago baitaude, eta beste erreinu batean sailkatzen dira. Talde honetan, nekazaritza-arloan hain ezagunak diren mildiua eta piperren 'gainbehera' eragiten duten onddoak sartzen dira.

Oomizete terminoa (eta dagozkion erdal terminoak) Oomycota dibisioko organismoak adierazteko erabiltzen da oraindik ere, baina ez du balio taxonomikorik.