Langerhansen irla
- 1. Anat.
Pankrean sakabanaturik dauden zelula hormona-jariatzaileen multzoetako bakoitza. Pankrean horrelako 1 − 2 × 106 irla daude, eta bakoitzak 0,3 mm-ko diametroa du. Irla bakoitzean zenbait motatako zelulak daude; ugarienak hauek dira: alfa zelulak (glukagoia jariatzen dutenak); beta zelulak (intsulina-jariatzaileak), delta zelulak (somatostastina jariatzen dute); eta PP zelulak (pankrea-polipeptidoaren jariatzaileak).