berregingarritasun
- 1. Orok.
- sin. erreproduzigarritasun
Esperimentu bat inguru-kondizio batzuk aldatuta berriz eta emaitza berak lortuz egin ahal izatea. Esaterako, independenteki lan egiten duten ikertzaileek egitea, egiaztatze-tresna desberdinak erabiltzea, esperimentua egiten den lekua aldatzea eta abar. Berregingarritasuna esperimentu zientifiko bati eskatzen zaion baldintzetako bat da, ondorioak ateratzeko balioa aitortuko bazaio (hipotesiak egiaztatzea, teoriak berrestea edo faltsutzea...).