intersubjektibotasun

1. Orok.
sin. subjektuartekotasun

Banako batzuek egoera subjektibo bat edo batzuk partekatzea. Terminoaren esanahia ez da guztiz zehatza eta adiera bat baino gehiago eman ohi zaio. Oro har, zientzian intersubjektibotasuna aipatu ohi da objektibitate/subjektibitate oposizioaren testuinguruan, hain zuzen ere, ezagutza erabat objektiboa erdiesteko mugez eta esperientzia subjektibo hutsak zientzia-ezagutzarako duen baliorik ezaz mintzatzen denean. Intersubjektibotasuna adostasun-bide bat litzateke, informazio-, esperientzia- eta argudio-trukearen bidezko interakzioan erdiesten dena.