metodo hipotetiko-deduktibo

1. Orok.

Karl Popperren arabera, zientziagintza-jardunaren irudia ematen duen metodoa: arazo batetik abiatzen da, eta horri behin-behineko ebazpen bat, hots, behin-behineko lege edo teoria bat eskaintzen zaio. Lege edo teoria hori kritikapean jartzen da, hutsegiteak ezabatzeko saiakera batean. Prozesu hori dialektikoa denez, legeak, teoriak eta horien berrikuspen kritikoek arazo berriei bidea zabaltzen diete.