faltsugarritasun
- 1. Orok.
Teoria zientifiko bati buruz, esperimentu bidez bere aldeko edo kontrako datuak jasotzeko aukera eskaintzea. Karl Popperren arabera, teoriak ezin dira esperientziaz ziurtatu, nahi adina datu jaso ondoren ere teoriak ezin azal dezakeen datu bat jaso daitekeelako; baina 'faltsutu' egin daitezke, datu bakar hori aski baita teoria ezeztatzeko. Faltsugarri ez diren teoriak ezin dira faltsutu, hau da, ez dago modurik teoriarekin bat datozen ala teoriak aurresaten dituen datuak jasotzeko. Esaterako, gaur egun soken teoria da horrelakoa. Faltsazionisten ustez, faltsugarri ez diren teoriak ezin dira teoria zientifikotzat jo.