mugatze-arazo

1. Orok.
sin. zedarritze-arazo

Zientziaren filosofian, zientziatzat jotzen denaren eta ez denaren arteko mugak zehazteko arazoa. Gaur egun ere eztabaidagai den arazoa da. Proposatu izan diren irizpideen artean, aipatzekoak dira positibismo logikoaren egiaztagarritasun-irizpidea eta horren kritikoa izan zen Karl Popperren faltsugarritasun-irizpidea.