tundra orbita
- 1. Astronaut.
Ekuatorearekiko 63,4°-ko inklinazioa duen orbita txit eliptiko eta geosinkronoa. Bertan dabilen satelite batek bere denbora gehiena lurraren eskualde jakin baten gainean ematen du, apogeoko motelaldia dela eta. Halako orbita batean dagoen satelite batek zortzi-itxurako arrastoa egiten du mapan. Latitude handiko eskualdeetako komunikazioak errazten ditu.