espazio-jantzi

1. Astronaut.
sin. jantzi espazial

Espazio-ontzitik kanpo egin behar den edozein ekintza egiteko eta espazio-ontzirako sarrera segurtasunez egiteko oinarrizko jantzia. Pertsonak espazioko berotik, hotzetik, erradiaziotik eta atmosfera-presio nulutik babesten ditu. Jantzi hau, nahiz ibilgailuz kanpoko jarduerak egiteko, nahiz ilargitik ibiltzeko erabiltzen da.