etapa anitzeko suziri
- 1. Astronaut.
- sin. urrats anitzeko suziri
Ordena jakin batean, bata bestearen ondoren jarduten duten suziri-unitate bat baino gehiago daukan jaurtigailua. Bakoitzari urrats, fase edo etapa esaten zaio. Normalean erabili ondoren bereizi eta baztertu egiten dira. Suziria zutik dagoela behean dagoenak, urrats nagusi izena ematen zaionak, jarduten du aurrena, eta hurrengoek, haren gainean muntatutakoek, ondoren. Erregaia eraginkorrago erabiltzea dakarte.