uretako propultsio

1. Itsas.

Ibilgailuak uretan (dela haren gainean, dela urpean) higiarazteko erabiltzen den sistema. Hainbat modu dago: haizeaz baliatzen direnak (haize-oihal edo belak, bela birakariak...), giza indarraz baliatzen direnak (hagak, arraunak, palak, zirgak...) eta motor baten indarraz baliatzen direnak (helizeak, paladun gurpilak, haizagailu-moduko helizeak...). Motorrak lurrunekoak, barne-errekuntzakoak, elektrikoak eta abar izan daitezke. Ontzi nuklearretan, lurrun-turbinek eragiten diote mugimendua helizeari.