espazioko propultsio
- 1. Astronaut.
Espazio-ontziak higiarazteko sistemei aplikatzen zaien terminoa. Hainbat bide badago ere, gehienetan suziri-motako motorrak erabiltzen dira, non erreakzio kimiko baten ondorio diren gasak abiadura handiz jaurtitzen baitira espazio-ontzitik tobera izeneko piezatik. Eguzki-bela eta plasma-motorrak dira alternatibak.