adierazpen erregular

1. Inform.

Karaktere-kateak edo string-zatiak testuan identifikatzeko adierazpide formala, esangura berezia hartzen duten sinboloetan oinarrituta. Espresio erregularrak analizatzaile edo sintaxi-analizatzaile batek interpretatzen ditu, eta sintaxi-analizatzaile horrek ezagutzen ditu, testuan emandako espresioarekin parekatu edo ezkontzen diren testu-zatiak. Adibidez, * izartxoak adierazten du, jarraitzen duen karakterea zero, behin edo gehiagotan ager daitekeela: 0*42 esaterako, 42, 042, 0042, 00042 bezala identifika dezake.