moduluzko programazio
- 1. Inform.
- sin. programazio modular
Programak modulutan zatituta idazteko metodologia. Metodologia honek modulu bakoitza bere aldetik programatu eta aztertzeko aukera ematen du. Modulu bakoitzean azaldu beharko diren funtzioak ondo zehazten dira, batez ere erabiltzen diren parametroei eta lotura-baldintzei dagozkienak. Programazio modularra ezinbestekoa da programa eta proiektu handien garapen eta mantentze-lan egokiak bermatzeko.